630 Zenbakia 2012-06-22 / 2012-06-29
Nire liburuaren aurkezpena ni neuk egitea ez da nire estiloa, eta gainera hori egiteko ohiturarik ere ez daukat. Euskonewsek hori egitea proposatu zidan eta, laburki egin nahiko nuke. Liburua japonieraz idatzia egon arren, euskal ikaskuntzan dabiltzanen interesekoa izango dela espero dut.
XX. mendeko bigarren erditik aurrera, gu japoniar askok bi motako euskaldunen izakera anbibalentea mantentzen genuen: bata kristau zintzoaren itxura, Frantzisko Xabierrena eta Japonera etorri ziren hainbat apaiz edo mojei esker, eta bestea abertzale borrokalariaren itxura, ETAren ekintza armatuaren berrien eraginarengatik. Baina XXI. mendeko hastapenetik gaurdaino, bereziki 1997an Bilboko Guggenheim Museoa ireki zenetik, euskaldunen ohiko itxura ilun horiek aldatzen ari dira. Gaur egun, japoniarrok mantentzen dugun euskal irudia gehien bat euskal kulturarekin lotuta dago, alegia, kirolak (futbola, pilota, etab.), janari-edariak (pintxoak, txakolina, etab.) eta musika (trikitixa, txalaparta etab.), euskal kulturaren “trinidatea” balitz bezala.
Egoera honetan, 2012ko maiatzean, Tokioko Akashi Shoten Co. Ltd. Argitaletxeak liburu berri bat kaleratu du, “Gaur Egungo Euskal Gizartea eta Kultura Ezagutzeko eta Ulertzeko 50 Kapitulu” izenburua duena. [Jatorrizko titulua Gendai Basuku wo Shiru tame no 50 Shou da japonieraz.] Argitaletxe honek ospe handia dauka, bereizketa sozialak eta giza eskubideen gaiei ekiten dielako. Liburu honek bi egile dauzka: Sho Hagio eta Hiromi Yoshida. Biok, duela 30 urte Tokion dagoen Waseda Unibertsitatean Suzuko Tamura euskaltzain ohorezkoaren zuzendaritzapean, euskal ikaskuntza munduan sartu ginen.
Gaur egun, japoniarrok mantentzen dugun euskal irudia gehien bat euskal kulturarekin lotuta dago, alegia, kirolak (futbola, pilota, etab.), janari-edariak (pintxoak, txakolina, etab.) eta musika (trikitixa, txalaparta etb.), euskal kulturaren “trinidatea” balitz bezala.
Argazkia: CC - Donostia - San Sebastian 2016
Zein da japonieraz idatzitako liburu honen helburua? Gaur egun nabaritzen den globalizazioan munduko ia edozein tokitik Euskal Herriari buruzko informazioa lor daiteke. Euskal Herrian bizi edo egoten diren japoniarren kopurua gero eta handiagoa da, eta horiek Euskal Herriko azken berriak edo web-orrialdeetan eguneratzen dituzte. Informazio horiek, aldiz, askotan moztuta daude eta, kasu txarrenean, okerrak. Esate baterako, maiz Gernika hartzen zuten euskaldunen leku santutzat. Baina, noski, hau ez da egia, Iparraguirrek Gernikako arbola “santua” adoratu zuen arren, eta Gernika euskaldunen autonomi politikoa eta pakearen sinboloa izan arren. Beste adibide bat, gaur arte, japoniar gehienek ez zuten aipatu Txillardegiren izena, nahiz eta askotan ETAri buruz hitz egin genuen. Eta ia-ia inork ez zekien Txillardegi ETAren sortzailea zenik, are gutxiago ezagutu bere ekintzak nobelagile, kritiko eta hizkuntzalari arloan. Horregatik, liburu honekin saiatu gara, horrelako informazio partzialak elkartuz, deskribapen osoa egiten, gaurko euskal gizartea eta kultura, oinarrizko ezaguera politiko-historikoak azalduz.
Artikulu honen amaieran, liburuaren edukia jarrita dago. Sei partetan ikuspuntu desberdinekin banatuta dauden 50 kapituluz gain, “Zutabe” batzuk jarrita daude gaur eguneko gai bereziari begirada emanez. Eta, sei idazle (bi egileak barnean daude) bakoitzak euskaldunekiko esperientzia kontatzen du “Field Notes”etan.
Agian zeuen buruari galdegiten diozue Euskal Herrian pasatzen diren gauzak japoniarrei interesatuko zaizkien, japoniarren artean euskal kulturarekiko interesa gero eta handiagoa bada ere. Erantzuna izango litzateke. Liburu honek euskal gaiak hartuz, euskal testuingurua gainditzeko gogoa dauka, ikuspegi zabalagoa eta unibertsala lortzeko. Adibidez, Oteitza eta Txillidaren lanak ulertzeko gako-hitzen bat “huts” da. Hori jakin bezain laster, japoniar askori Zen edo Taoismoaren pentsaerarekiko zerikusiak nabarituko zaizkie. Gauza bera gerta daiteke, Josean Artzek azaltzen duenean txalapartaren doinua “isiltasunaren oihartzuna” dela. Bestalde, etengabe jarraitzen diren euskara berpizkundeko mugimendu sozialek japoniarrei konturatu eragingo diete eleaniztasunaren balorea eta hizkuntz eskubidearen esanahia, zeren Japonian zehar“gizarte homogeneoa”ren mitoa oraindik ere zabalduta dago.
Irakurle argiak berehala konturatuko lirateke liburu honek abertzaleen diskurtsoak aipatuz euskal gizartea eta kultura deskribatzen duela. Horregatik euskal gizartea esaten duenean, ez du esan nahi Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) bakarrik baizik eta Nafarroa eta Iparraldea ere barne daudela. Eta tokien izenak eta euskaldunen izenei dagokienez, euskarazko ortografiari lehentasuna ematen zaio, euskarazko ortografia eta erdarazkoaren arteko konparaketa zerrenda bat ipiniz. Gai hauek ez du esan nahi liburu honen idazleek abertzaleen joerarekin erabat ados daudenik. Puntua hau da, oro har, Euskal Herriko gaia hartzen zituen argitalpen japoniar gehienak sarritan aipatzen zituzten gobernu zentralen diskurtsoak. Iraganako joera hori ikusita, liburu honen beste gogoeta bat izan daiteke japoniarrak Euskal Herriarenganako ikuspuntua erlatibizatzea dela esan liteke.
Bukatzeko, aipamen bat egitea gustatuko litzaidake: liburu honetan, Japonian lehen aldiz, proposatzen ditugu euskal hitzak japoniar alfabetoan (Katakanaz) idazteko erregelak.
Liburu hau baloratzea irakurle jakintsuen eskuetan dago.
“Gaur Egungo Euskal Gizartea eta Kultura Ezagutzeko eta Ulertzeko 50 Kapitulu” (Gendai Basuku wo Shiru tame no 50 Shou).
Titulua: Gendai Basuku wo Shiru tame no 50 Shou (Gaur Egungo Euskal Herria Ezagutzeko eta Ulertzeko 50 Kapitulu)Egileak: Sho HAGIO1 & Hiromi YOSHIDA2Argitaletxea: Akashi Shoten Co., Ltd., Tokyo, 2012Orriak: 376ISBN: 978-4-7503-3594-0
Edukiak:
Aintzinsolasa Euskal Herriko Mapa Euskarako Hitzak Japoniar Alfabetoan (Katakanaz) Idazteko Norabidea
I. Lurra, Jendea eta Hizkuntza: Ongi Etorri Euskal Mundura
1. Zer da Euskal Herria?: Lurraldetasunaren Arazoak
2. Nortzu dira Euskaldunak?: Jatorria eta Definizioa
3. Nolakoa da Euskara?: Hizkuntz Bakardadea
4. Euskal “Etxea”: Etxeko Izena, Abizena eta Izen Propia
5. Mendialdea: Baserri Inguruko Mikrokosmosa
6. Itsasoaldea: Kanpoko Mundu Desberdinetarako Atea
7. Ez-Euskal-Aldea: Arro Hidrologikotik Hegoaldea eta Enklabea/Exklabea
(Kolumna) Txapela
[Field Note 1] Non eta Nola Ikasi Dezaket Euskara?
II. Joaten Direnak eta Gelditzen Direnak: Historia
8. Historiaren Agertokian Agertzea: Erromanizazioa eta Kristauzazioa
9. Erregimen Forala: Ancien Régimeko Euskal Herria
10. Modernizazioaren Hurbiltze: Hazkunde Ekonomikoa eta Aurkakotasun Soziala
11. Nazioa, Klasea eta Estatua: Etno-nazionalismoa, Sozialismoa eta Estatu-nazionalismoa
12. Zapalkuntza/Estalgilea eta Jasankortasuna/Erresistentzia: Franko Garaiko Euskal Herria
13. Gizakiaren Mugikortasuna Mundu Osoan Zehar: Kanpoko Euskal Gizataldeak eta Etorkinak Euskal Herrian
14. Euskal-Japoniar Harremanak: Katolikoa eta Jiu-Jitsua Topaketa Gisa
(Zutabeak) Labar-Pintura/ Trikuharri eta Zutarri/ Donejakue Bidea/ Gernika/
Euskaldunak Munduko Historian
[Field Note 2] Pariseko Eusko Jaurlaritzari Bisitatu
III. “Euskal Herria”ren Erraikuntza eta Berreraikitzea: Lurraldetasuna, Nazionalidadea eta Historizidadea
15. “Euskal Herria” ren Erraikuntza: “Irurac Bat”etik “Zortziak Bat”etara
16. Euskal Autonomia Erkidegoa: Lurraldea, Autonomiaren Irrismena eta Probintzien Funtzioa
17. Abertzaletasunaren Norabide: Bere Aniztasuna eta Bakearen Bila
18. Nafarroako Foru Komunitatea: Salbuespenezko Prozezu Legalaz Berreskuratutako Erregimen Berezia
19. “Navarrismo” : España Katolikoaren Jatorria ala Euskal Herriaren Sorlekua
20. Historiaren Pisua: Bi motako Derechos Históricos
21. Finantziazio Sistemaren Autonomia: Conciertos Económicos eta Convenios Económicos
22. Iparraldea: Aldaketarren Sintoma?
23. Euskal Diaspora: Denbora-Espazioaren Distantziaren Kudeaketa
(Zutabea) Jaialdia
[Field Note 3] Bordaleko Euskal Etxea
IV. “Gu” Kontzientziaren Eraikuntza: Identitatea eta Erreprezentazioa
24. Urteurrena : Aberri Eguna eta Euskadi Eguna
25. Ikurrina: Euskaldunen Ikurra edo Euskal Autonomia Erkidegoaren Ikurra
26. Euskaldunen Ereserkia: Abestiaren Politikalidadea
27. Euskararen Normalizazioa: Hizkuntz Politika eta Hizkuntz Eskubidea
28. Euskarazko Irakaskuntzaren Oraingo Egoera: Euskara Mantentzetik Kanpoan Zabaltzera
29. Eliza Katolikoa: Euskaldunen Sostengu Mentala
30. Gorputza eta Euskal Nortasuna: Euskal Kirolaren Artea
31. Euskal Identitatearen Berreraikitzea: “Oroimena”ren Transmizioa eta Erreprodukuzioaren “Lekua”
32. Euskal Identitatearen Transformazioa: Euskal Herriaren Mugaldea eta Hiri Globala
(Zutabeak) Korrika/ Etxepare Institutua/ Arantzazu
[Field Note 4] Euskal Herrian Futbolari Profezionala Izateko Desafioa
V. Elkartasuna eta Murrizketaren Artean: Ohiturazko Kultura
33. Kondaira eta Ahozko Ohitura: Eguna, Gaua, Ama Lurra eta Espiritua
34. Ohiturazko Egutegia Urtean Zehar: Egunereko Bizitza eta Lau Sasoi
35. Ohiturazko Jokamoldeak eta Usadioak: Balio Zaharrak
36. Esaera Zaharrak eta Maxima: Esaera Zahar eta Jakintsuak
37. Ahozko Literatura: Belaunaldiz Belanaldi
38. Bertsolaritza: Bapatekotasunezko Bertsoaren Artea
39. Indarraren Lehiaketa, Trebetasunaren Lehiaketa: Lanetik Kirolera
40. Sukaldaritzaren Kultura: Eguneroko Janari-Edariak
41. Euskal Emakumea: Ohiturazko Gizartearen Mitoa Gaindituz
(Zutabeak) Lauburu/ Olentzero/ Txoko (Soziedade)/ Euskal Likoreak
[Field Note 5] Euskal eta Japoniar Ohiturazko Kirolaren Konparaketa
VI. Zaharra Baina Berria: Euskal Herria Mundu Globalizatuan
42. “Guggenheimen Ondorioa”: Museo Ospetsu Bat Gonbidatuz Herrialdea Berpiztutzeko Espekulazioa
43. Euskararen Modernizazioa: Hizkuntz Zahar Berria
44. Euskal Literaturaren Horizonte Berria: Ahozko Literaturatik Idatzitako Literaturara
45. Alfabetatze eta Media: Euskaraz Egindako Informazioen Hartu-Emana
46. Gaurko “Euskal Musika”: Ez Dok Amairutik aurrera
47. Gaur Eguneko Euskal Artea: Oteiza eta Txillida
48. Euskal Futbola: Historia eta Gaurko Egoera
49. Elkarrekiko Laguntzaren Espiritua: Mondragon
50. Berrikuntza: Jakintzan Oinarritutako Gizartearantz
(Zutabeak) Museoak Euskal Herrian/ Euskal Zinema/ Txalaparta/ Fagor
[Field Note 6] Mondragonetik Ikasten Ari
Amaiera Erreferentziak Glosario (Laburdurak, Izen-Deiturak eta Toponimiak)
1Soziologoa, Nagoya Institute of Technology-ko irakaslea
2izkuntzalaria, Waseda Univertsitateko irakaslea