629 Zenbakia 2012-06-15 / 2012-06-22
José María Murga bidaiari eta idazlea izan zen.
Argazkia: CC BY - rahego
(“El Moro Vizcaíno”, “Hach Mohamed el Bagdády”). Bizkaitar bidaiaria eta idazlea (Bilbo, 1827ko ekainaren 21an -Cádiz, 1876). Krimeako gerran parte hartu zuen (1854), bere borondatez. Espainiaren eta Marokoren arteko gerra piztu zenean Afrikara joan zen, eta han arabiera eta medikuntza ikasketak egin zituen. Obra nagusiak: Recuerdos marroquies del Moro vizcaíno José María de Murga, el Hach Mohamed el Bagdádi, Los regenerados, Contrastes entre españoles y berberiscos, Los Binichifa, Apuntes sobre las razas que habitan en Marruecos, Moros, Arabes, Bereberes, Negros y Judíos, Máximas evangelicas eta La Ley del Talión.