627 Zenbakia 2012-06-01 / 2012-06-08

Efemerideak

Efemeridea. 1877ko ekainaren 6ean jaio zen Duguen Eguileor, bizkaitar opera abeslaria



Duguen Eguileor.

Milanen egin zituen kantu ikasketak eta 1905ean hasi zen opera kantatzen, Bartzelonan, Lohengrin lanarekin. Harrezkero, Milan, Erroma, Ferrara, Novara, Piacenza, Padua, Venezia, Paris eta beste hiri askotako antzokietan abestu zuen. Berak kantatutako operetan hauek dira aipatzekoak: Mefistofeles, Aida, Tosca, Rigolleto, Andrea Chennier, Lucia di Lammermoor. Ahots teknikari buruz zenbait idazki ere argitaratu zituen. 1952. urtean hil zen Buenos Airesen.

[+] Informazio gehiago