628 Zenbakia 2012-06-08 / 2012-06-15
Tradizioak esaten du Paduako Antonio, Antonio Abad deunaren baselizara heldu zela,bertan meza egin eta gaua pasa zuela. Paduakoa santu egin zutenean Urkiolako patroiaren ondoan jarri zuten. XIII. mendean bi santuak ditugu santutegiko buru. San Antonio Abad baserritarren eta abereen zaindari da eta San Antonio Paduakoa, behartsu eta txiroena.
Urkiolako santutegia.
Zaila da, bada, tradizio honen hasierari data zehatz bat jartzea. Urkiolako erromeria Euskal Herriko garrantzitsuenetako bat dela dakigu XIX. mendeko kronistek dioten lez; Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroatik joaten baitziren erromesak. Debozio handiko baseliza da. Urtarrilak 17an ospatzen da San Antonio Abad eta ekainak 13an San Antonio Paduakoa, jai, dantza eta guzti. XVI eta XVII. mendeetan madarikatu eta sorginduei bedeinkatzen zitzaien. Gero, San Antón-i semeak eskaintzen zitzaizkion, urtea bete baino lehen, bere alde bedeinkapena eskatuz. Beste batzuetan, peregrinazioak egiten ziren, guda, lehorte eta epidemietaz babesteko. Asko izan zira senargai edo emaztegai eskaerak, honako kopla honen jatorri:
“Neska-zarrak joaten dira Urkiolara, Urkiolara Santuari eskatzera senar on bana, senar on bana, konbeni bada. Satuak esaten die, buruakin ez, buruakin ez zergaitik lehenago akordatu ez, akordatu ez, orain batere ez”.