627 Zenbakia 2012-06-01 / 2012-06-08

Gaiak

Bideoa: Uda Ospatuz. Besta berria

EUSKOMEDIA



Aurreko ekimenetan bezalaxe, honako lan honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikusgarria gerta daitekeen produktua eskaintzea aparteko irudiak erabiliz; bestalde, udaberritik udazkenera bitartean esanguratsuak ditugun 25 ospakizun horien deskribapen soila burutzeaz gain, ezaugarri eta oinarri nagusiak erakutsi nahi dira. Harreman eta lotura horien bitartez, jendeak euskal festa giroak bizi izan duen aniztasuna eta muina bereganatu ahal izango du.

San Prudentzioko festak, Kaxarranka, Pastoralak, San Juan eguneko sua, .... horiek guztiek Euskal Herriko lurretan barrena eraman gaituzte festaz festa, ospakizun anitzetan murgilduz, ohitura zaharrak erakutsiz eta sentipen berriak sorraraziz.

Besta berria Non eta noiz

Bidarrai – Corpus Christi egunean Zer gertatzen da

Corpus Christi prozesioaren ospakizuna Bidarraien (Nafarroa Beherea).

Prozesioan Banderariek eta zapurrek Napoleonen garaiko militar jantziak badituzte eta bolanta anitzez eta makilari batez edo bi makilariz lagunduak dira.Denek, Corpus ospakizuneko mezan hartzen dute parte. Sagara denboran, tronpetek jotzen dute eta banderariek banderak astintzen dituzte. Erritu erlijiosoa amaitzean, dantzariak eta musikariak herriko plazara ateratzen dira herriko agintari eta erlijio agintariekin, ‘bolant dantza’ dantzatzeko.