621 Zenbakia 2012-04-20 / 2012-04-27
Jose Basterretxea, “Oskillaso”.
Jose Basterretxea, “Oskillaso”, Madrilen jaio zen. Familia gernikarra zuen. Agustinoetan ikasi zuen. Ondoren, Madrilen matematika eta ingeles ikasketak egin zituen. Parisen, erbestean zela, amaitu zituen ikasketak.
1955. urtean itzultzen da Iruñeara. Nafarroako Unibertsitateko eta Principe de Viana Institutuko irakasle izango da erretiroa hartu arte.
Literatura-lan gehienak Egan eta Euskera aldizkarietan argitaratu zituen 60ko hamarkadan.
Oskillasoren lehenengo lan ezaguna Kurloiak. Mutiko kaletarrak Bizkaian (Itxaropena, 1962) izenburudun eleberria dugu. Autobiografiatik asko duen eleberri hori baliatu zuen Oskillasok euskara baturako proposamen propioa egiteko, “euskera osotua” izenekoa, alegia.
Zenbait urte geroago, El libro negro del euskera (La Gran Enciclopedia Vasca, 1984) lanean, Oskillasok euskara batuaren aurkako ikuspegi ezkorra azaldu zuen.