620 Zenbakia 2012-04-13 / 2012-04-20

Efemerideak

Efemeridea. Engrazio Aranzadi, Kizkitza, 1873ko apirilaren 16an jaio zen Donostian



Engrazio Aranzadi, Kizkitza.

Politikari eta kazetaria. Hasiera batean integrista izan bazen ere, Sabino Arana ezagutu zuelarik nazionalismoaren bultzatzaile sutsu bilakatu zen eta berau izan zuen idatzi guztien ardatz.

Kizkitzak artikulu ugari idatzi zituen, berak zuzendu zuen Euzkadi egunkarian bezala baita garaiko beste hainbat argitalpenetan ere. El Pueblo Vasco, Euskalerriaren alde, Hermes edota El Día-ko kolaboratzaile finkoa genuen.

1895ean Bizkaitarra aldizkarian argitaratutako “La invasión maqueta en Guipúzcoa” lanak egin zuen ospetsu. Argitalpen horren ondorioz ihesi, Hendaian bi urte eman behar izan zituen.

Gaztelaniaz idatzi zuen batik bat. Besteak beste, “La Patria de los vascos” (1910), “La Nación Vasca” (1918) eta “Ereintza. Siembra del Nacionalismo Vasco” (1935) liburuak argitaratu zituen.