62 Zenbakia 2000-01-14 / 2000-01-21

Efemerideak

1831ko urtarrilak 17an jaio zen Antonio Maria Lekuona Etxaniz Tolosako margolaria / El 21 de enero de 1900 fallece el pelotari José Joaquín Altamira / 1987ko urtarrilaren 22an Carlos Sanz Ramirez margolari donostiarra hil zen

Efemerideak: 2000/1/14 21 1831ko urtarrilak 17an jaio zen Antonio Maria Lekuona Etxaniz Tolosako margolaria Iturria: Lur Entziklopedia Iruñean eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen margolaritzako ikasketak. 1850ean Natur Zientzien Museoko marrazkilari postua lortu zuen lehiaketak gainditu ondoren eta 20 urtez izan zen bertako irakasle. Erakusketa garrantzitsu batzu egin ondoren (Madril 1956,1864, 1871; Baiona, 1864) lanpostuari uko egin eta 1872an Bilbon hartu zuen bizilekua. Urtebete beranduago Karlos VII.aren margolari izendatu zuten. 1875ean Karlos Borbondarren zinegitea Gernikako arbolapean Bizkaiko Jauna legez koadroa pintatu zuen, 1876ean Isabelen jarraitzaileek erre zutena. Reniers margolari flandiarraren kutsua nabari zaie Lekuonaren pinturei. Euskal giroko ikuspegiak pintatu ohi zituen eta euskal margolaritza deituaren aintzindaritzat hartua da. El 21 de enero de 1900 fallece el pelotari José Joaquín Altamira Fuente: Enciclopedia Auñamendi Pelotari, nacido el 11 de octubre de 1828, conocido por el nombre de «Zarra». Jugó el primer partido emplazado, a largo, a los diecisiete años, contendiendo en seguida en Azpeitia, Pamplona, Durango y Zarauz, con los mejores jugadores de la época. Es descrito por Peña y Goñi en su libro "Los pelotaris" de la manera siguiente: "En un partido verificado en Durango, sacó José Joaquín a mano, sin hacer una falta, pelota de cuatro onzas a los dieciocho cuadros y medio... Jugó asimismo y ganó en Tolosa un partido contra un navarro que le desafió, a rebote y con pelotas de veintisiete onzas y media". A partir de 1877, jugó en el frontón Atocha de San Sebastián. A los cincuenta y cuatro años se enfrenta a "Chiquito de Eibar" que contaba entonces con veintidós, y le ganó. A los setenta y cuatro años jugó su último partido en la capital donostiarra. Al retirarse del juego, trabajó en un puesto de carne del mercado de la ciudad. Murió el 21 de enero de 1900. 1987ko urtarrilaren 22an Carlos Sanz Ramirez margolaridonostiarra hil zen Iturria: Lur Entziklopedia Bizitza osoko heritasun batek, hemofiliak, haren bizimodua eta lanbidea baldintzatu zituen. Zuzenbide ikasketak egin zituen Donostiako EUTG n. Erakusketa askotan hartu zuen parte Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo, bakarka nahiz taldean, eta sari asko irabazi zituen. Bakarkako lehen erakusketa 1967an egin zuen, Donostian. Urte horretan bertan Gipuzkoako Artisten Elkarteko lehendakari hautatu zuten. Sanzek bere garaiko gizarte arazoekiko kezka (Vietnam go gerra, tortura...) eta gizakiaren sufrimendua eta oinazea isladatu zituen bere koadroetan (errealismo soziala) Rembrandt en idi larrutuak gogorarazten dituzten gorputz edo haragi puskatuak, desitxuratuak, era gordinean margotuz, gehienetan margo hotzak erabiliz. Koadroez gainera (Besteak beste Donostiako San Telmo Museoan ikusgai dagoen Edozertarako kaxak 1968), collageak, aquaforteak, kutxak eta marrazki bikainak egin zituen. Euskonews & Media 62.zbk (2000/1/14 21) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria