60 Zenbakia 1999-12-23 / 2000-01-07

Efemerideak

1690eko abenduaren 25ean Manuel Larramendi idazlea jaio zen Andoainen / 1877ko abenduaren 26an jaio zen Anakleto Ortueta Azkuenaga bizkaitar historialari eta politikaria / El 30 de diciembre de 1944 el pelotari Juan Bautista Harrambillet ganó el Campeonato del Mundo en la modalidad de trinquete contra Atano lll

Efemerideak: 1999 12 23 / 2000 1 7 1690eko abenduaren 25ean Manuel Larramendi idazlea jaio zen Andoainen Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Gipuzkoako idazlea (Andoain, 1690 Loiola, Azpeitia, 1766) . Hiru urte zituela ama hil zitzaion eta aita bigarren aldiz ezkondu zen; beharbada horregatik hartu zuen amaren abizena. Hamazazpi urterekin Jesusen Lagundian sartu zen eta filosofia eta gramatika ikasketak egin zituen. Mariana de Neoburgo, Karlos II.a erregearen alargunaren konfesore izan ondoren, 1734. urtean Loiolara erretiratzea erabaki zuen eta bertan gelditu zen, 1766ean hil zen arte. Gramatikalari gisa eta hiztegigintza arloan ezabagaitza den arrastoa utzi du idazlari gipuzkoarrak. Bestalde, bere asmo nagusia euskara kultur hizkuntza bihurtzea izan zen. Euskal idazleen bultzatzaile handia izan zen, haren babesean hasi baitziren lanean Mendiburu, Kardaberaz eta gipuzkera maila literariora jaso zuten hainbat idazle; ordu arte hegoaldeko euskara idatziak inondik ere agertzen ez zuen duintasuna du , Larramendiren garaiaz gero. 1877ko abenduaren 26an jaio zen Anakleto Ortueta Azkuenaga bizkaitar historialari eta politikaria Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Euzko Alderdi Jeltzaleko kide zen eta diputatu hautatu zuten 1918an. Euskal nazioanalismoa Aberri edo PNV eta Comunión Nacionalista Vasca adarretan banatu zenean, ez zuen ez batera ez bestera jo baina Primo de Rivera diktadorearen garaia heldu zenean, Comunión en aldeko jarrera hartu zuen eta Euzkadi aldizkariaren zuzendari izan zen. 1930erako bi talde garbi bereizten ziren nazionalismoan: PNV batua batetik eta ANV (Acción Nacinalista Vasca) bestetik. Ortueta ANV alderdiko talde liberaleko buru zen. 1932an politika utzi zuen eta historia lanak idazten hasi zen, baina Gerra Zibila hasi zenean ahantzi egin zituen PNV ko buruzagiekin izandako ezin ulertuak eta Euskal Milizietako barne poliziako buruzagi izendatu zuten. 60 urte zituen Bilbo frankisten esku erori zenean, Epaitu ondoren Oviedon eta Santaderren biziizan zen erbesteratua. El 30 de diciembre de 1944 el pelotari Juan Bautista Harrambillet ganó el Campeonato del Mundo en la modalidad de trinquete contra Atano lll Fuente: Enciclopedia Auñamendi Pelotari en la modalidad de mano. El 16 de setiembre de 1944 perdió contra Atano III (22 14) la final del Campeonato del Mundo de pelota a mano de profesionales, jugado en el frontón Gros de San Sebastián (Guip.). A finales del mismo año (30 de diciembre) ganó el Campeonato del Mundo (modalidad de trinquete) en el trinquete Moderno de Bayona (Lab.): Harrambillet, 50 Atano III, 27. En el mismo año ganó el campeonato de Francia, mano a mano, en trinquetes profesionales. Al año siguiente, formando pareja con F. Dongaitz, ganaría el campeonato de profesionales de trinquete por parejas. En dicho año (30 de julio de 1945) figurará en la inauguración del trinquete de Pamplona: Harrambillet y Garmendia, 50 Aguer y Atano IV, 33. Euskonews & Media 60.zbk (1999 12 23 / 2000 1 7) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria