614 Zenbakia 2012-02-24 / 2012-03-02

Euskobooks

Aipamena. Elektronika digitaleko problema ebatziak

Egilea: José Luis Martín González (koord.) Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2010 Orrialde kopurua: 187 ISBN: 978-84-9860-431-3 Ezaugarriak: Esku artean duzun liburua idazle berek egindako “elektronika digitala” liburuaren osagarria da. 100 ariketa eta problema baino gehiago ditu, eta horien heren bat, gutxienez, xehetasun osoaz ebatzita daude. Idazleek ingeniaritzako zenbait titulaziotan ematen dute irakasgai hori, eta irakasgaiaren azterketetako problemen bilduma bat dira honako ariketa eta problema hauek guztiak. Azpimarragarria da, irakasgai horretan, gehienetan, sistema elektroniko digital konplexu samar baten diseinua egiteko eskatzen duten problemek ez dutela erantzun bakarra izaten. Horregatik, garrantzitsuagoa da ebazpen-metodoa amaierako emaitza bera baino. Problema gehienak zirkuitu digital integratuetan oinarrituta ebatzi diren arren, gogora dezagun, ahal denean, simulagailu bat duen diseinu elektronikoko programa bat erabiltzea komeni dela, ikasleak horrela jakin baitezake proposatutako ebazpena zuzena den ala ez.