Egilea: William D. Callister Jr. Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011 Orrialde kopurua: 850 ISBN: 978-84-9860-470-2 Ezaugarriak: Materialen zientzia eta ingeniaritza irakasteko aurreko edizioetan erabilitako helburuak eta hurbilketak mantendu ditut zazpigarren edizio honetan. Lehen helburua, helburu nagusia, da kalkulua, kimika eta fisika ikasten hasi diren unibertsitateko ikasleei oinarrizko printzipioak aurkeztea maila egoki batean. Helburu hori betetzeko, materialen zientzia eta ingeniaritza lehen aldiz jorratzen duten ikasleei ezagun izango zaien terminologia erabiltzen ahalegindu naiz, baita termino ezezagun guztiak definitzen eta azaltzen ere. Bigarren helburua da gaia ordena logiko batean aurkeztea, gai sinpleenetatik konplexuenetara. Kapitulu bakoitza aurreko kapituluetako edukietan oinarritzen da. Testu osoan mantentzen saiatu naizen hirugarren helburuaren, edo filosofiaren, arabera, gai edo kontzeptu bat lantzea merezi badu, orduan, behar adinako xehetasunez lantzea eta zabaltzea merezi du, ikasleek erabat uler dezaten beste iturri batzuetara jo behar izan gabe; orobat, kasu gehienetan, erlazio praktiko batzuk aurkezten ditut. Azalpenak argiak eta zehatzak izatea eta ulermen-maila egokietatik abiatzea nuen helburu
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.