611 Zenbakia 2012-02-03 / 2012-02-10

Euskobooks

Aipamena. Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976)

Egileak: Angel Zelaieta (Koord.) / Edorta Jimenez (Koord.) Argitaletxea: Txalaparta, 2011 Orrialde kopurua: 405 ISBN: 978-84-15313-09-0 Ezaugarriak: 1968 eta1976 urte bitartean, Frankismo betean, apaiz talde batek Euskal Herriak jasaten zuen zapalkuntza eta errepresio basatiaren aurrean ahotsa goratzea erabaki zuen. Sermoien, idazkien, gose greben edo eta itxialdien bidez, haien herriaren eta munduaren aurrean euskal erresistentziaren ikur bihurtu ziren. Hala, bada, Espainiar estatuak, Elizaren onespenarekin, apaiz hauek errepresioaren jomuga bihurtu zituen eta, azkenean, Zamorako apaiz-kartzelan amaitu zuten: Eliza eta Estatuaren gatibu.