613 Zenbakia 2012-02-17 / 2012-02-24

Euskobooks

Aipamena. Lehengo Aztiri

Egileak: Aitor Azpiazu eta Jose Luis Ugarte Argitaletxea: Burdinola elkartea, 2011 Orrialde kopurua: 288 ISBN: 978-84-921889-7-0 Ezaugarriak: Liburu honek Gabiria-Legazpi artean dagoen Aztiri auzoaren berri ematen du. Auzoaren historia, bertako baserri eta biztanleen informazioa, toponimia, ohiturak... dena argazki ederrez eta diseinu zainduaz hornituta. Argazkiak. Liburuak bi zati nagusi ditu. Auzoaren sorburuaren hipotesi bat ematen du, sorreran herrixka harresitua izan zitekeen susmoa argudiatzen duten arrazoiak emanez eta, ondoren, auzoko etxe guztien errepasoa egiten du. Guztira 26 baserri, etxe eta eraikinen historia bildu du, datu eta argazki ugarirekin. Aztiri tontorra, Aztiri barrena eta Makatzaga erreka eremuak desberdindu ditu. Bestetik, auzoaren konfigurazioa, historian zehar izan duen eremu banaketa, eta barruti bakoitzeko etxe kopuruaren aldaketa ere jorratu ditu. Liburuaren bigarren zatian etnografia landu da, orain urte batzuk Pedro Alustiza aztiriarrari egindako elkarrizketak oinarri hartuta. Eguneroko bizimodua, etxeko osagaiak, lanbide zaharrak, sinesmenak eta jaia...