595 Zenbakia 2011-10-07 / 2011-10-14
Madeleine Jauregiberri.
Euskal idazle eta euskaltzale zuberotarra, Alozen sortua. Euskararen aldeko artikulu sutsuak idatzi zituen Herria, Gure Herria, Basque Eclair, Miroir de la Soule eta Sud-Ouest-en. Ipar Euskal Herriko Begiraleak euskal emakume nazionalisten taldeko lehendakari izan zen 1933an eta baita Aintzina talde abertzaleko kide ere.
Irakaskuntzaren alorrean, Ipar Euskal Herriko eskoletan euskararen irakaskuntza bideratzeko ikasbidea prestatu zuen eta literaturari dagokionez, “Mirakulu bat”, “Zikoitza” eta “Euskaldun jantziak” antzerkiak idatzi zituen. Euskaltzain urgazle eta 1975az geroztik euskaltzain ohorezko genuen.