594 Zenbakia 2011-09-30 / 2011-10-07
Udarregi Usurbilen hil zen.
Juan Jose Alkain Iruretagoiena, Udarregi ezizenez ezagunagoa, gipuzkoar bertsolaria izan zen. Aiako Uztaeta-buru baserrian jaio zen, baina bere bizitzako zatirik handienean Usurbilgo Artikula-aundi baserria izan zuen bizileku. Nekazaria zen bizibidez, eta plazarik plaza bat-bateko saioetan asko ibili zen. Haren bertso askorik ez zaigu heldu, alfabetatugabea baitzen. Bertso paperen bat argitaratu nahi zuenean, Usurbila jaisten zen; han, berak diktatutako lerroak idazten zizkion herriko organista Jose Txikik.
Aita Zabalak Udarregi bertsolaria (1966) liburuan bildu zituen Udarregiren bertso paperak. Ospetsuenak, britainiarrek Donostia erre zuteneko gertaerei jarritakoak, 1893an eginak.