Aipamena. Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak
Egilea: Arartekoa Argitaratzailea: ARARTEKO, 2011 Orrialde kopurua: 393 (euskaraz), 405 (gaztelaniaz) + CD ISBN: 978-84-89776-47-0 Ezaugarriak: Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak txosten berezia Arartekoan urte askotan zehar eta hainbat egoeratan bideratutako segimenduzko lan jarraituaren ondorioa da. Egoera horiek guztiek izendatzaile komuna dute, partekatutako ezaugarria: haurtzaroan eragina dute eta, bereziki, gure erkidegoan eskubideei dagokienez arrisku egoera berezietan dauden haur eta nerabeengan. Beraz, ez da haurtzaroari buruzko diagnosi orokorra, arrisku egoera bereziko kasu jakin batzuei buruzkoa baizik. Laburpen-txostena da, egun arte haurtzaroaren inguruan argitaratutako Arartekoaren txosten berezi guztiak —edo haurtzaroari zuzenduriko atal berreziak dituztenak— etengabe aipatzen dituena. Hori dela-eta, zenbaitetan aurreko txosten monografikoen berezko luzera, sakontasuna eta xehetasuna alde batera utzi behar izan dugu txosten argiagoa eta zehatzagoa lortzearren, eta beharbada, baita dibulgazio maila handiagokoa ere.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.