586 Zenbakia 2011-07-08 / 2011-07-15

Euskobooks

Aipamena. Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria 23 (1)

Egilea: Karlos Santiago (Zuz.) Argitaletxea: UPV/EHU, 2011 Orrialde kopurua: 160 ISSN: 0214-9753 Ezaugarriak: Sei hilabeterik behin argitaratzen da hezkuntzari buruzko aldizkari hau. Osorik euskaraz dago eta hezkuntzaren maila guztietako euskal hezitzaileei eskaintzen zaie bereziki, bai eta irakasleen heziketarako eskoletako ikasleei ere. Hezkuntza eta Pedagogiaren arazo orokorrez gain, Euskal Herriaren hizkuntz eta politika-itxuraketa bereziaren ikuspegi bereziak aztertzen dira: hezkuntzaren hizkuntz ereduak, elebitasuna, eskola-sare ezberdinak etabar. Aurkibidea:

– Bigarren eta unibertsitateko hezkuntzako ikasleen genero-estereotipoak: eskolari eta bestelako sozializazio guneei begirada (Ane Larrinaga, Elisa Usategi, Mila Amurrio, Ana Irene del Valle).– Nola identifikatzen dute unibertsitate-ikasleek ikasteko behar duteninformazioa eta informazio hori non lor daitekeen? (Txema Egaña).— Gorputz-asegabetasuna nerabezaroan (Paula Elosua, Josu Mujika, Paola Bully).– Unibertsitateko ikasleen ikaskuntzara bideratutako ebaluazioa (José Francisco Lukas, Karlos Santiago, Hilario Murua).– Pertsona Gorren Hezkuntza: bilakaera historikoa eta erronkak (Ainhoa Moiua).– Zer dakite DBHko ikasleek gramatikaz? Subjektua eta Nor/Norkeztabaidan: kasu azterketa (Amelia Barquín, Uri Ruiz, Teresa Zulaika).