Aipamena. Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
Egileak: Simon Singh eta Edzard Ernst Argitaletxea: Elhuyar, 2011 Orrialde kopurua: 329 ISBN: 978-84-92457-54-0 Ezaugarriak: Medikuntza alternatiboaren azterketa berritzaile honetan, tratamendu ezagunenak aztertzen dira —besteak beste, akupuntura, homeopatia, aromaterapia, erreflexologia, kiropraktika eta sendabelarren medikuntza—, haien frogatutako onurak eta balizko arriskuak ikusteko. Baina zerk balio du eta zerk ez? Terapia alternatiboen eraginkortasunari buruz zer froga zientifiko dauden jakin nahi duen edonorentzat informazio zoragarria eta zientzia-azalpen argiak ematen ditu. Zientziak esperimentuak, behaketak, saiakuntzak, arrazoiketa eta eztabaida erabiltzen ditu egiaren inguruko adostasun objektibo batera iristeko. Ondorio bat erabakita dagoenean ere, zientziak ikertu eta zirikatu egiten du berak aldarrikatu duen hori, akatsen bat egin badu ere. Osasun publikoaren jardunbidearen eta politikaren gaineko erabakiak hartzeko metodo zientifikoak duen garrantzia berresten ahalegintzen da liburua, sendabide alternatibo eta osagarriekiko zorrotz jokatuz. Z izpiak zientzia-dibulgazioko bilduma bat da, 16 urtetik gora irakurle ororentzat bildutako irakurketa-liburuez osatua. Zientziaren irakurketa argigarria, arina eta atsegina bultzatu nahi da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.