Egilea: Ander Letamendia Loinaz Argitaratzailea: Zarauzko Udala, 2010 Orrialde kopurua: 333 ISBN: 978-84-937684-0-9 Ezaugarriak: Oleskariak izenak oroitzapen asko ekarriko dizkie belaunaldi ezberdinetako zarauztarrei, izan ere, euren bizitzako momenturen batean zortzikote tradizional honen konposizioren bat entzun edo abestuko zuten ziurrenik. Mende erdi honetan Oleskariak taldeko partaideek kultur material baliotsua sortu dute eta berau mantentzea funtsezkoa da. Memoria honek, hain justu, bere garaian euskal tradizioak oso ongi hartu zituen konposizioez hitz egiten digu, eguneroko jarduerek protagonismo berezia zuten garaiaz. Adierazpen hauek ondare garrantzitsua osatzen dute eta orain, Ander Letamendiren ahaleginari esker berreskuratu ditzakegu. Izan ere, obra honek ganbera abesbatza honen historiaren eta euskal kulturari egin dioen ekarpenaren erradiografia leiala aurkezten du. (Jon Urien)
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.