581 Zenbakia 2011-06-03 / 2011-06-10

Euskobooks

Aipamena. Beasaingo mugak: Beasaingo paperak 18 zkia.

Egileak: José Zufiaurre Goya eta Joseba Alonso Arratibel Argitaratzailea: Beasaingo Udala, 2010 Orrialde kopurua: 120 ISBN: 978-84-936700-5-4 Ezaugarriak: Beasaingo Paperak bildumaren 18. ale honetan Josetxo Zufiaurrek eta Joseba Alonsok idatzitako Beasaingo mugak izenburua duen liburua dugu. Izenburutik beretik ondoriozta daitekeen legez, irakurleari Beasaingo udalerriak mendeetan barna izan dituen mugarri eta molde ezberdinak ezagutaraztea da asmoa; Gudugarreta, Arriaran eta Astigarreta herriak txertatu ahala aldatuz joan zirenak, gaur egun duen itxura eta azalera eman arte. Lanaren testuingurua hobeto ezagutzeko, udalerriko geografiaren bilakaeraren aipamen labur eta interesgarria egiten digute egileek. Metodologia zorrotza jarraituz, mugarri bakoitzaren deskribapena egiten da, bertan irakur litezkeen inskripzioak azalduz, eta aldameneko argazkiek kokapenaren, itsas mailarekiko altitudearen eta koordenatu geografikoei dagokien informazioa ematen digute. Maiz sarritan eta agiri bidez kokalekuaren gutxi gora-beherako tokia jakin arren, zail gertatu zaie horiek aurkitzea egileei, denboraren joanak bere lana egin baitu, sasitzak zein sastrakek begi-bistatik guztiz estaliak baitzituen.