581 Zenbakia 2011-06-03 / 2011-06-10

Euskobooks

Aipamena. Euskararen bidea Agurainen

Egileak: Aguraingo Euskalgintza eta Itziar Amestoy Argitaratzaileak: Arabera eta Arabako Foru Aldundia, 2010 Orrialde kopurua: 128 ISBN: 978-84-95774-23-1 Ezaugarriak: Euskararen bidea Agurainen liburuaren helburua, 1967. urtetik gaur egunera arte Agurainen euskarak izan duen bilakaera soziala dokumentatzea da. Helburu hau gauzatzeko, ia 45 urte hauetan euskararen berreskurapenean lanean ibili diren eta dabiltzan 100 protagonista ezberdin baino gehiagoren testigantza zuzenak jaso eta transkribatu zituen Itziarrek liburu forma eman ziezaion. Testigantza hauez gain, kolaborazio bereziak ere izan dira: Arabako euskarari buruz hainbat ikerketa egin dituzten Koldo Zuazo, EHUko irakaslea eta Kike Fdez. de Pinedo irakaslea batetik eta Txema Preciado aguraindarraren ekarpenak bestetik. Liburua eta DVDan bildu den lan hau auzolanaren ondorioa ere izan da. Auzolana eta belaunaldien arteko transmisioa dira, besteak beste, geroa eraikitzeko giltzarri.