Egileak: Arkaitz Zarraga, Jean-Baptiste Coyos, Jone M. Hernández, Lionel Joly, Imanol Larrea, Loren V. Martínez, Belen Uranga eta Paul Bilbao Argitaratzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Soziolinguistika Klusterra, 2010 Orrialde kopurua: 381 ISBN: 978-84-457-3055-3 Ezaugarriak: Soziolinguistikari buruzko eskuliburu bat euskaraz idaztea Soziolinguistika Klusterrak sortu zenetik (Andoain, 2004) izan duen amets eta erronketako bat da; Soziolinguistika Klusterrarena eta bera osatzen duten bazkideena. Eskuliburu honetan bildu nahi izan dira soziolinguistikaren nazioarteko oinarrizko teoria eta ikerketak, eta Euskal Herrian teoria eta ikerketa horiek izan duten garapena. Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuen definizioak ere gehitu dira ataletan zehar eta liburuaren bukaerako glosarioan. Sei atal ditu liburuak soziolinguistika sei aztergaitan banatzen dutenak: lehen atalak soziolinguistikari sarrera egiten dio, bigarrena hizkuntza-aldakortasunari buruzkoa da, hirugarrena hizkuntzaukipenaz mintzo da, laugarrena hizkuntza-jarrerei eta hizkuntza-ideologiaren ingurukoa dugu, bosgarrena hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintzari dagokiona, eta azkena hizkuntzak aztertzeko ikerketa-metodoen gainekoa. Atal independenteak dira eta, beraz, edozein hurrenkeran irakur daitezkeenak; jarraika edo mokoka.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.