559 Zenbakia 2010-12-17 / 2010-12-24

Euskobooks

Aipamena. Aizkora hiztegia

Egileak: Alfredo López de Sosoaga eta José Luis Ormaetxea “Txipi” Argitaletxea: UPV/EHU, 2010 Orrialde kopurua: 180 ISBN: 978-84-9860-437-5 Ezaugarriak: Herri-kiroletan aizkora dugu nagusietakoa, tradizio handikoa, batez ere Nafarroan. Aizkoran txapelketak eta apustuak tartekatzen dira, eta bi eremu horiek aski islatuak daude hiztegian. Txapelketetan aizkora kirol bihurtu da; apustuetan, ostera, aizkorak jatorrizko giroari eusten dio. Horrez gain, hiztegian egurrari ere tarte handia eskaini diogu. Azken batean, aizkolariak ezin du guztiz jakin zer egongo den enborraren barruan: “egur gozoa izango ote da? Agian eutsia, eman beharrekoa? Adar zikinen bat aterako ote zait?”. Horrela, egurra nolakoa, epaia modu batean edo bestean bideratuko du izkolariak.