Egilea: Franck Dolosor Haltza Argitaletxea: Elkar, 2010 ISBN: 978-84-9783-888-7 Ezaugarriak: Matxin Irabola (1879-1935) senpertarra, laboraria eta bertsularia zen. Seguraski, Lapurdik eman duen bertsulari hoberenetako bat. 1933an, Donostiako Aberri Egunean kantatu zuen, 50 000 lagunen aintzinean! Bi urte geroago, bertsu xapelketako bigarren saria irabazi zuen. Orduko kultura sustatzaileek laudorioak bertzerik ez dituzte idatzi Matxin Irabolari buruz. Bi filmetan eta zonbait irrati saiotan parte hartu izan zuen Donostian. Marcel Jousse, Parisko La Sorbonne unibertsitate ospetsuko irakaslea bera Senpererat etorri zen Matxin ezagutzerat. Bere denborako jende ainitzek bezala, Irabolak ez zakien irakurtzen eta idazten. Zer ote zuen, beraz, maila hain ona izateko? Zatozte gurekin senpertar hunen bizia hobeki ezagutzerat...
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.