Egilea: Patxi Juaristi Larrinaga Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia, 2010 Orrialde kopurua: 105 ISBN: 978-84-7821-754-0 Ezaugarriak: Patxi Juaristi Larrinagak 2009ko Becerro de Bengoa saiakera saria irabazi zuen Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila izeneko saiakerarekin. Egileak sarreran dioenaren arabera, besteak beste honako galderei erantzuna ematen saiatu da saio honetan: nolakoak gara gaur egungo euskaldunok? Zenbat aldatu gara azken urteotan? Zeintzuk dira gure benetako balioak? Hari horietatik tiraka, euskaldunon postmaterialismoa zertan den azaltzen saiatu da Juaristi, gure gizarteak hartu dituen norabideei buruzko gogoeta bultzatzeko asmoz. Gainera, gizarte postmaterialista bihurtzeko ereduak eskaini nahi ditu liburuak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.