558 Zenbakia 2010-12-10 / 2010-12-17

Efemerideak

Efemeridea. Fausto Arocena Arregui Donostian hil zen 1980ko abenduaren 16an



Fausto Arocena Arregui.

1896ko uztailaren 16an jaiotako historialari gipuzkoarra, Euskal Herriko gai historikoen inguruko ekoizpen baliogarriaren egilea, batik bat gipuzkoarrak. Humanitate ikasketak egin zituen eta gazte gaztetatik historiaz zaletu zen. 38 urte besterik ez zituela Historiako Errege Akademiako Kide urgazle izendatu zuten Frantziako Francisco I-aren espetxeratzean Juan de Urbietaren parte hartzea zein izan zenarekiko egin zuen lanagatik. Arinago Eusko Ikaskuntza eratu zeneko garaian, 1919an, idazkaritzan sartu eta bertan lanari ekin zion harik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibozain izendatu zuten arte, Eusko Ikaskuntzan Jose Arana Jaunak ordeztua izanez. Aipatutako hiri horretako Foru Aldundian egin ditu bere lanik gehienak artxibozain karguan jardunaz. Berak egindako ikerkuntza esparruko lana besteak beste zalantzarik gabeko solbentziak, gogoeta kritikoak eta kontakizunean ikaragarrizko zehaztasunak egiaztatzen dute.

Gazteleraz egindako —bere ekoizpenik gehiena— izenburuen pean hurrengokoak aipa ditzakegu: Narraciones folklóricas (1924); Doña Blanca Garcés (1925); Reseña histórica de Rentería, Serapio Mugikarekin elkarlanean jardunaz (1930); Guía de Guipúzcoa, beraren lankidetza ere izanik (1930); Guipúzcoa por San Ignacio (1940); Suma de las cosas cantábricas y guipuzcoanas del bachiller Juan Martínez de Zaldiviaren edizio kritikoa (1945); Biografía y Laudes de la Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa (1946); La casa de Zumalacárregui, Joaquin de Irizarren lankidetza izanez (1948); Los protocolos guipuzcoanos (1948); El País Vasco visto desde fuera (1949); Brumas de nuestra historia (1950); Problemas históricos guipuzcoanos en la vida de San Ignacio (1946); Garibay (1960); Nuestra pequeña historia (1961); Guipúzcoa en la historia (1964), bere generoan bitxi bat dena. Idazle euskaldun gisa, egile bezala, beste gauza batzuen artean, Urte berri olerkia idatzi zuen Junior aldizkarian 1920an; Unibersidade edo Irakaskuntza Orokarra, Eusko-ikaskuntzaren Deian, 3 zkian., 10 orr.; Echegaray jaunaren eriotza, ibídem, 28-9; Eusko Ikaskuntzako Boletineko Naskaldia atalean hainbat ohar egina ere bada; Paper zaarretan begira, Guda-kontu, Egan, 1957, 9 orr.; berdin Eganen, 1958, 145 orr.

Donostian hil zen 1980ko abenduaren 16an.