553 Zenbakia 2010-11-05 / 2010-11-12

Artisautza

Iratxe Unanue. Arropa pintatua: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Iratxe 1978ko urtarrilaren 1ean jaio zen, Eibarren. Bi anai-arrebetan bigarrena zen. Bestea ere artisaua da eta zura lantzen du. Gurasoak Martin Unanue eta Arrate Osoro dira.

Jaioterrian lehen ikasketak egin ostean, Arte Ederrak ikasi zituen.

Eskulanekiko bokazioa amarengandik jaso zuen, bera ere pintorea baita. Izan ere, pintura-eskolak ematen ditu amak.

2000. urtean, helduentzako kamisetak margotzen hasi zen. Elastiko horiek lagun eta senitartekoei oparitu ohi zizkien. Arrakasta ikusita, jarduera horri eustea erabaki zuen, eta, ondoren, haurrentzako jantzien dekorazioari ekin zion.

EIBART Eibarko Artisauen Elkarteko kidea da.

Marrazki- eta pintura-ikastaroak eman ditu Eibarko Udalaren eskolan.

Gaur egun, serigrafiarekin lan egiten ikasten ari da.

“IUO” Iratxe Unanue Osoro Txonta kalea, 2 – 5. EIBAR / GIPUZKOA 657 72 12 81 iraunao@yahoo.es