551 Zenbakia 2010-10-22 / 2010-10-29
XXI. mendea, aurrerapena, interneta, globalizazioa... Egunero entzuten ohi ditugun hitzak dira.
Ukaezina da aurrerapen teknologikoen garaian bizi garela. Garraiobideei esker beste kultura batzuk eta bizimodu desberdinak lehen pertsonan bizitzeko aukera dogu; edo ta tribu afrikar bati buruzko bideo bat ikusi zein alboko txinatar jatetxeari afaria eskatu ordenagailuan klik bat eginez.
Gure mundua globalizatzen ari da, denok janzten ditugu jantzi berdinak eta marka bereak erosten ditugu, eta ingelesez edo Facebook bitartez mintzatzen gara.
Egia da, gure munduak bilakaera du baina... Hori dela eta geure sustraiak galdu behar ditugu? Erantzuna, noski, ezezkoa da.
Gure arbasoek guretzat zaindu eta gorde dutena ez dogu galdu behar, ezta gure ondoan sortzen diren aldaketak eta aurrerapenak ukatu. Batera eman ahal diren eta aberasten gaituzten faktore bi dira.
Ideia honetatik sortzen da gure proiektua.
ARRO GAUDE EUSKALDUNAK IZATEAZ.
Kontzeptu hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu herrialde asko ezin bait dira beraien kultura eta tradizioak guk bezala mantentzeaz arro sentitu, Europako hizkuntza zaharrena izateaz gain.
Lehen munduan bizi arren identitate sentimendu sendoa dogu eta horregatik mugitzen garen eremu pertsonala eta soziala bien arteko nahaste bat da.
Alde batetik XXI. mendeko gizakiak gara baina era berean euskaldunak izaten segitzen dogu.
Orain arte kontatutakoaren adibide batzuk erakusteko , zaharra eta berriaren nahastea ondo nabaritzen den argazki sorta bat geratu dogu. Bertan ikusten da nola ezin den aurrerapena gelditu ezta geure identitatea bidean galdu, biak elkar aberastu baizik.
Londreseko Euskal Etxeari esker proiektu hau hasi da ibiltzen, Abendu osoa Londreseko Oxford Galleryn egongo bait da erakutsita. Baina hemen ez da bukatzen; beste euskal etxe batzuk ere interesatu dira: Boise, Barcelona, Uruguay,... Horregatik, ari gara dirua instituzioei eskatzen ahalik eta hurbilen heltzeko.
Endika Basaguren Ansoleaga (ezkerretara): Arte irakaslea, Pintorea, Eskultorea, Argazkilari ta Euskadi ta Madrileko Museum of Amerikaseko Koordinadorea.
Ander Basaguren Ansoleaga (erdian): Itxas zientifikoa, Itxas azpiko argazkilaria, Divemaster.
Amaia Hormaetxea Beldarrain (eskuinetara): Psikologo kliniko ta forensea, Senide ta bikote terapeuta.
Informazio gehiago: www.vascossiglo21.com
Emaila: vascossiglo21@hotmail.com