Egilea: Joxe Aierbe Argitalpena: Joxemari Iriondo Argitaletxea: Auspoa. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2008 Orrialde kopurua: 306 ISBN: 978-84-7907-587-3 Ezaugarriak: Liburu honetan Joxe Aierbe idazlearen azken urteetako lanak biltzen dira. Bertsoak, ipuinak, kronikak, iritziak eta abar idatzi eta argitara eman zituen garai batean ‘El Diario Vasco’ egunkarian, beti ere euskararen eta bere maiteen etorkizunaz kezkaz beteta. Aierbe Altzan jaio zen 1934ko urtarrilaren 20ean. Oso gazterik ikasi zuen baserriko lanetan, bere aitari eta senideei lagunduz. Afrikan soldadu zegoela hasi zen bertsoak idazten, nahiz eta oso gaztetan bertso zaletu zen, batez ere bere aita zenaren eraginez. 1997an argitaratu zuen “Alako batean” (Auspoa 253) bere lehen bertso liburua aitaren hitzaurre xume batekin egoki jantzita. Eragin handia izan zuen bere aita zenak Joxegan, eragin handia bertso munduan eta baita euskara gauzetan ere. Hala ere, bai aitonak eta batez ere amak izan zuten zerikusirik honetan, aitona bertso zahar kantari asper ezina eta ama bertsozale amorratua zelako. Deia
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.