549 Zenbakia 2010-10-08 / 2010-10-15

Euskobooks

Aipamena. Giza eskubideak garapen lankidetzan sartzeko gida metodologikoa

Egileak: Arantza Chacón Ormazabal, Josu Oskoz Barbero, Bernardo García Izquierdo Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza, 2009 Orrialde kopurua: 116 (euskaraz), 116 (gaztelaniaz) ISBN: 978-84-457-3024-9 Ezaugarriak: Munduko biztanleriaren % 40 inguru pobreziaren mehatxupean bizi da. Hain errealitate zaurigarriak balio moral unibertsalei eta Estatuek hartutako konpromiso juridikoei egindako eta atzeratu ezin den erronka bat osatzen du, zalantzarik gabe, oparotasuneko eta garapen teknologikoko egungo munduan. Paradoxa badirudi ere, guk uste baino pobre gehiago dago munduan. Egungo kalkuluak —pobreziaren ildo berria dirutan adierazten du, eta horren arabera pobrezia dolar bat eta 25 zentabokoa da egunean— erakusten du 2005ean 1.400 milioi pobre zeudela, hau da, munduko biztanleriaren lau pertsonatik bat diru-kopuru hori baino gutxiagorekin bizi zen egunean, eta horien artetik gehienak emakumeak eta neskak dira.