Aipamena. Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak: Instalazio hidraulikoak, gas erregaizko instalazioak eta aireztapen-instalazioak
Egilea: Luis Jesús Arizmendi Argitaletxea: UPV/EHU, 2008 Orrialde kopurua: 518 ISBN: 978-84-9860-166-4 Ezaugarriak: Eraikinak diseinatzean izaten diren arazoei buruzko eztabaida eta azalpenetan, behin eta berriro aipatu ohi da eraikinen eta energia garraiatzen duten isntalazioen arteko lotura estua, barneko eremuen bizigarritasuna egokia izan dadin. Bistakoa da, izan ere, ezinbesteko betebeharra dela, bai eskakizun teknikoak, bai erosotasun eta ekonomia-eskakizunak direla-eta, espazioaren inguratzailea, haren ondorioz sortutako barneko eremuak eta eremuok egokitzeko sistemak moldatzea, eraikin osoak dagozkion funtzioak bete ditzan. Abiapuntu horren inguruan erabateko adostasuna dago, eta arkitektoen artean (eta eraikuntzaren mundu gero eta konplexuagoan diharduten beste profesional batzuen artean) oso zabaldua da kezka hori. Hala ere, nahiz eta, teknologiak giza jarduera guztietan duen eragina handiagoa den heinean joera hori gero eta agerikoagoa izan, ez da erraza diseinu integratu bat —edo, behinik behin, xedeen araberako kontraesanik ez duena— bilatzean sortzen diren arazoak modu egokian zedarritzea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.