Egileak: Enrike Ibabe Ortiz, Jose Lopez Jauregi Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2002 Orrialde kopurua: 120 ISBN: 84-7907-384-5 Ezaugarriak: Gipuzkoako ontzigintzako lantegietan egindako ontziei buruz ezer gutxi genekien, ontzigileek horrelakotzat onartzeak ematen duen segurtasunarekin behintzat, eta Zegaman aurkitutako horiek ziren ezagutzen genituen bakanak. Gaur, ordea, Eskoriatzako ontzi lantegiko ontziak pixka bat ezagutzen ditugu Aranzadi Zientzi Elkarteko Alfredo Moraza eta Juantxo Agirrek egin berri duten lan arkeologikoari esker. Hemen aurkezten ditugun gainerako ontziez, esan dezakegu horietako batzuk lantegi horietakoak izan daitezkeela edo beste lantegi gipuzkoar batzuetakoak. Gipuzkoan erabili ziren beste batzuk Arabako ontzi lantegietatik (Ixona, Erentxun, Igeleta, Uribarri Ganboa, Elosu, Galarreta, Narbaxa eta ziurrenik Gazteizkotik) iritsi ziren, eta beste gutxi batzuk Bizkaia, Iparralde edo Nafarroako ontzi lantegietatik, eta agian Euskal Herritik gertu samar zegoen beste lantegiren batetik. Beste ontzi batzuk ere badira, Gipuzkoan erabili zirenen antzekoen edo ia berdinen irudi direnak edota haien berri ematen dutenak. Horiek guztiek batera erakusten digute zein traste kuttun edukitzen zituzten gure etxe, kofradia, komentu eta abarretan denbora ez hain urrutiko garaietan. Ohar batzuk ere egiten ditugu, jakitera iritsi garenari buruz, Gipuzkoan garai batean egon ziren ontzigile guneei buruz, eta batez ere Zegama eta Eskoriatzakoei buruz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.