546 Zenbakia 2010-09-17 / 2010-09-24

Efemerideak

Efemeridea. Bitoriano Iraola Aristigieta 1919ko irailaren 19an zendu zen



Bitoriano Iraola Aristigieta.

Euskal idazle gipuzkoarra. Pasai Donibanen jaio zen 1841ean eta Donostian zendu zen 1919an. Inprimategi bat zuen eta Donostiako zinegotzia izan zen urtetan. Ipuinak, bertsoak, itzulpenak (Ardita beti ardit, 1884), zartzuelak (Pasayan, 1888; Leokadia, 1891), antzerkiak (Onentzaro Gaba!; Txomin Donostiyan, 1891; Ergobiyan, 1902) eta bakarrizketak (Xordo, 1889; Ishkiña Mutrikun, 1909) idatzi zituen.