Egileak: Hainbat Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia, 2010 Orrialde kopurua: 130 ISBN: 978-84-7821-743-4 Ezaugarriak: Nolabaiteko kontraesan bat dago 100 km baino gehiagoko bidesare duen mendizerra bati mendigune deitzean. Liburu honen helburua Gorbeiako Parke Naturalaren azpian dagoen lurpeko ondarea erakustea da. Gorbeiako mendigunea Euskal Herrian dago, Araba eta Bizkaiaren artean. Mendigunearen izena gailur altuenetik dator (Gorbeia, 1.482 metroko altuera). Gutxi gorabehera, 20.000 hektarea ditu. Lur horiek Bizkaiko herrietan (Areatza, Artea, Orozko, Zeanuri eta Zeberio) eta Arabako herrietan (Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz) banatuta daude. 1994ko ekainaren21ean, Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez, eremu osoa Parke Naturaltzat aitortu zuten bertako ondare naturala babesteko, landa-garapena sustatzeko eta ingurunea ezagutarazi eta gozatzeko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.