544 Zenbakia 2010-09-03 / 2010-09-10

Euskonews Gaztea

Gaiak: Patatak saltsa berdean

GAMARRA OSTALARITZA ESKOLA



Oraingoan, eguneko menurako oso plater erraza prestatzen ikasiko dugu Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolaren eskutik. Osagaiak (4 anotarako)

1 kg patata 2 kipula 1 berakatz Fumet Ardo zuria Irina 240 g bakailao papurtua 300 g ilar 1/4 perrexil Oliba olioa Nola egin

Lehenik, brunoisean ebakitako kipula xamurtzen jarri oliba oliotan eta egiten dagoen bitartean, berakatza gehitu. Gorritzen hasten denean, xerratutako patata gehitu eta ondoren, irina, ardo zuria eta fumeta gaineratzen zaizkio. Erdi eginda dagoenean, ilarrak eta perrexila gehitu. Bukaeran ordea, bakailaoa edota legatza gehitzen zaizkio.

Aurkezpena egiteko, plater sakon bat eta azpian plater laua erabiltzen dira. Apaintzeko, perrexil xehatua erabiltzen da.

Orain arteko errezetak:

:: Entsaladilla errusiarra eta Txitxarroa bilbotar erara :: Txerrikume konfitatua berakatzen pureaz :: Olagarro eta muskuilu entsalada patata eta ali–oli saltsarekin :: Marrubi gazpatxoa bere sorbeteaz:: Oilasko errea entsaladarekin :: Otarrainskak tenpuran :: Perretxiko eta ganbekin betetako kuiatxoak :: Ahate urdaiazpikozko entsalada fruitu lehorrekin eta laranjazko ozpin-olioaz