Artea eta medio berriak Artea eta medio berriak * Jesus Melendez Bada uste hedatu hau: Artea, Edertasunarekin zerikusirik duen eskuz eginiko lana da. Gure ustean aldiz, Artea, Artea da pentsakera mota edo . Fisikoki izateko, bitarteko ezberdinen beharra du Arteak fisikoki gauzatzeko erabili beharreko edozei mediorekin lotuta . Tradizionalki, hauek izan dira: Pintura; Eskultura; Irudigintza eta Teknika Grafikoak. Denboraz eta mende honetan, Argazkigintza "Parnaso" horretan onartua izan da. Arrunki prozedura hauei teknika deritzaie, Artean baina, teknika erarik egokiena baino ez da. Orduan Arteak, bere agerpen modurik aproposen horren arabera, ez du teknologiaren beharra inolaz ere ukatzen eta edozein medio usatzeko gauza dugu Arteak berak behin ere bere burua saldu gabe . Horrengatik Artean teknikaren muga, arazo bakoitzeko beharrak markatzen du eta ez beste inork. Bere sena eta bere ikusberagatik, aldameneko ezein alorraz arakatzen du Arteak. Hori dela eta, betidaniko Arteak medio eta teknologia berrietarako erakutsitako arreta dugu, gaurkoa ez dena are gehiago jakinmin hau imajin ekoizpenari badagokio . Arteak garaiko arazoetarako medio berri eta egokiago agertu ahala bereganatzen ohi du. Munduaz hausnartzeko, Munduaren ideiak lantzeko Arteak Historian zehar baliabide ezberdinak erabili ditu bere sasoiko baldintzen arabera , arazo eta egoera berri bakoitzaren aurrean hari erantzuteko erarik egokiena topatuz. Horrengatik non jarriko genuke eta nork jarriko luke teknika Arteari suposatzen omen zaiona , eta teknologiaren arteko muga? Gaia gure eremu geografikoan kokatuz, hots, Euskal Herrian, berdintsu gertatzen dela igertzen dugu. Holan betidaniko erabideak Pintura, Eskultura, Teknika grafikoak , berriagoekin bat egiten dira. Esate baterako 1989. urteko Artea ikusiko bagenu, batez ere bere alderik gazteenean eta salbuespen gutxirekin ohiko prozedurak nagusi genituen Argazkigintza zenbait kasutan agertzen bazen ere eta oso oso gutxitan Ikusentzuteko medioakeuren hastapenetan . Egun aldiz, betidaniko era horiek gazteen Artean gutxienekoak dira gehiago esango genuke, Artearen era berriagoak: Argazkigintza, Ikusentzutekoak, Infografia edota Artearen gaurregungo nahaste borraste berriak gehien ikusten direnak ditugu . Saia gaitezen aldaketa hau azaltzen. Lehenik egun imajinaren eta abiaduraren garaian bizi omen garela, zenbait kasutan ohiko erabideak ez omen dira aproposak galdera eta arazo berriei erantzuteko. Bigarrenez, Arteak egun aztertzen duen zenbait alor, ikutuezinak dira teknologia berririk gabe. Izan ere, zenbait egile gazteak teknologia berrietan sintaxi eta gauzapen onuragarriak topatzen dituzte euren Arte proposamenetarako. Eta azkenik, imajinak lantzeko, ekoizteko edota sortzeko medio berrien erabileraren bidez, alegia emaitza berriak ager daitezke. Bide berrien erabilera Euskal Herriko Artean, mende honetan zenbait unetan aurki ditzakegu. Horrela 30ko hamarkadan N. Lekuonak argazkien muntaketari ekin zion. 50ko hamarkadan de Vargas eta 60ko hamarkadan, Ruiz Balerdi, Sistiaga edota Basterretxea moduko artistak zeluloidearen Pintura eta Zinerako adierazpen berrietarako posibilidadeak topatzen ahalegindu ziren. 80ko hamarkadan dagoeneko 20 bat urteko esperientzia duen medio berria, Euskal Herrian erabiltzen hasten da. Bideoaz ari gara mintzatzen. Nazioarteko artistek 60ko amaieratik erabiltzen duten medioa dugu. Euskal Herrian, bertoko bideo lana, 80ko hamarkadan ailegatzen da. Medioa ezaguna da Iruñean edota Donostian esaterako Zinemaldiaren barruan 83. eta 84. urteetan , Catalunya eta Nazioarteko bideo lanak erakutsi zirelako. Bertoko bideo lan lehenbiziko saiakerak, garaiko gazteen aldetik datoz, ez dira onik suertatzen baina. Beraz 83. urtera arte, J. C Eguilleor ren lana "Bilbao la muerte" azaldu arte, ez dago medio honetan aipatzeko obrarik. Handik aurrera ugari izango da bideoa erabiltzen duen artisten zerrenda: M. Arce ; I. Herguera; J. Rekalde; G. Armesto; J. Crego; G. Villota; F. Ruiz de Infanteesate baterako. Halaber Tolosako BIDEOALDIA moduko zenbait Bideo topagune sortzen dira eta egun ez da zaila suertatzen Bideo Artea delakoarekin topo egitea. Infografiak bere Arterako posibilidadeak agertzen dituenean, hemengo artistek atoan erabiliko dute horren aterramenduz Arte heziketarako zentruetan bideoa eta infografia zeharo hedatu eta sartuta daude, artistagaiek horrela derrigortzen dutelako . Egun, gutxi dira euren lanetan zuzen zuzenean edota tresna lagungarri gisa medio berriak erabiltzen ez dituztenak. Izan ere, ez da lanaren mamia maneiatutako medio teknologikoa, baina ezinezko lukete bestaldetik planteatutako lana, teknologia bitartekaritzarik gabe horra hor I. Okariz; S. Prego; R. Bergado zein A. Pérez Gonzálezen lanak . A. Múgicak bere lana infografiaren alorrean peto peto lantzen du, baina ohiko erabideetan ere, besteak beste M. Muniategiandikoetxea, J. R. Amondarain edota I. Imazen moduko pintatzaileek, Pinturan badiharduten ere ordenagailuaren bidez lanaren zati handiren bat osorik ez denean , burutzen dute . Eskulturaren eremuan gauza bera gertatzen zaigu bideo eskultura delakoarekin edota Eskultura alorretik datorkigun Tx. Badiolaren lan konplexu eta medioanitzekoaekin. Garaia konplexua dugu eta hari erantzuteko, egungo artegileek Euskal Herrikoak ere , medio guztien posibilidadeak arakatzen dituzte. Komunikazioak eta kultura elkartrukeak aniztu zaizkigu. Ondorioz, Euskal Herriko artisten lanak parte hartuko du Artearen arazoen eta Munduaren arazoen zailtasun horretan. Emaitzak horren aterramenduz bestelako giroz hornituak izango ditugu, nola ez, artistak han eta hemen elikatzen bazaizkigu. Horrengatik ere, kultura eta esperientzien mudadura hauek, artistengan aldaketak eragingo dituzte, eta Arteak berak, nola ez, bide eta modu berriak hartu beharko ditu, inolako posibilidaderik baztertu gabe. Jesús Meléndez Arranz, Euskal Herriko Unibertsiteko irakaslea Euskonews & Media 54.zbk (1999 / 11 / 12 19) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.