
Artisautza
Nieves Maidagan. Panpinak eta altzariak zaharberritzea: Prozesuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
“Maitagarriak” egiteko oihal birziklatuak edo erakusgai zaharrak erabiltzen ditu.
“Maitagarriek” elementu gutxi behar dituzte: oihalak, zintak, sokak, hariak, pintzelak, koloreak, josteko makina eta... irratia.
Altzariak zaharberritzeko prozesua, aldiz, honako hau da, gutxi gorabehera: Pieza aztertzen du; batzuetan, pieza sendotzeko lagun arotz baten laguntza behar izaten du. Ondoren, goitik behera garbitzen du eta (beharrezkoa bada) tratamendu antixilogafoa ezartzen dio. Tratamendua erraza bada, berak egiten du, eta sakoneko lana eskatzen badu, bere probintziako enpresa espezializatuetakoren batera bidaltzen du. Tratamendua amaitu ondoren, “poroak estaltzeko” produktu batez eskualdi bat ematen dio, eta leunki lixatzen du. Batzuetan prozesua behin baino gehiagotan egin behar izaten da, eta amaitzen denean azken lixatze fina egiten da. Pieza lehor dagoenean, berniza eman edo margotu egiten da. Ahal den guztietan Nievesek berniza ematea nahiago izaten du, horrela objektua are gehiago nabarmentzen da. Hau da, hobeto ikusten da zuraren edertasuna (325. eta 445. fitxetan datu gehiago eskura daitezke).
