
Artisautza
Nieves Maidagan. Panpinak eta altzariak zaharberritzea: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Gure artisaua 1962ko martxoaren 8an jaio zen Deban.
Madrilen ikasi zuen, Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskolan, “Bolumen-teknikak” espezialitatean.
1980 aldean, Daniel Esmoris bere senarrarekin batera arropa-dendetarako manikiak diseinatzen eta egiten hasi zen. Denborak aurrera, saltokietarako hainbat osagarri egiten hasi ziren, hala nola, esekitokiak, erakustokiak, salmahaiak, etab. Aldi berean, Madrilen bertan, Gremioen Fundazioan “Altzarien zaharberritze” ikastaroa egin zuen, eta hala, altzariak zaharberritzeko lana erantsi zion bere katalogoari.
1996an Debara itzuli zen eta altzariak zaharberritzeko lanean jarraitu zuen bertan ere. Aldi berean, baina, “altzariak zaharberritzeko eta birziklatzeko” ikastaroak ematen hasi zen, eta horretan dirau oraindik ere.
2008an, lan-aukerak handitzeko asmoz, beste elementu batzuk egiten hasi zen, hala nola, “maitagarriak”, Eibarren izaten diren artisautza-azoketan saltzen dituen oihal birziklatuz egindako pertsona itxurako figuratxoak.
EIBARTeko, Eibarko Artisauen Elkarteko, kidea da, eta horren bidez urtero hainbat azokatan hartzen du parte.
8 eta 12 urteko bi alaba dauzka, eta haiek izaten dira “maitagarrien” kalitatea balioesten lehenak.
NIEVES MAIDAGAN BARRENETXEA Maxpe, 37-6. esk. 20820 DEBA / GIPUZKOA Posta elektronikoa: nmaidagan@gmail.com
