537 Zenbakia 2010-06-18 / 2010-06-25

Artisautza

Ametsen tailerra. Kilikiak: Prozesuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Prozesuak

Zer egingo den kontuan hartuz hainbat teknika erabiltzen dira: paper-orea, zur-orea, latexa edo beira-zuntza.

Hasteko produktua diseinatzen da, barruko zein kanpoko xehetasun guztiak marrazten dira, eta nola egingo den aztertzen da.

Ondoren, moldea prestatzen da, normalean buztinezkoa, eta behin lehortuta dagoela hortik matrizea lortzen da, hau da, hurrengo kopia guztia lortzeko erabiliko den elementua. Hori horrela egiteko arrazoia zera da, lehen produktua (buztina) malgua izanik erraz moldeatzen dela eta horri esker xehetasun guztiak dituen pieza egin daitekeela. Bigarren elementua, aldiz (igeltsua, adibidez), gogorra eta iraunkorra denez, hurrengo kopiak egiterakoan ez du kalterik jasango.

Kopiak egin eta gero, margotu egiten dira, artisauak erabiltzen dituen metodoetakoren bat erabiliz. Hori bai, banan-banan egiten da hori, eta banan-banan ere janzten dira eta ezartzen zaizkie bakoitzaren ezaugarriak: makilatxoak, txartelak, eta abar.

Ez gara luzatuko prozesuetan, paper-orea lantzen duten artisauei buruzko aurreko beste fitxa batzuetan ere irakur daitezkeenez, gehiegi ez errepikatzearren.