537 Zenbakia 2010-06-18 / 2010-06-25

Artisautza

Ametsen tailerra. Kilikiak: Artisauak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisauak

Joseba eta Mitxelo Gurruchaga Legazpin (Gipuzkoa) jaio ziren, lehena 1951n eta bigarrena 1950ean. Aitak herriko Patricio Echeverria metal-enpresan egiten zuen lan. Lanak hala eskatuta, familia osoa Iruñera joan zen bizi izatera.

1979an Mitxelo kilikiak (buruhandiak) egiten hasi zen. Horretarako, kartoi-harria, edo falletako kartoia, paper-orea eta zur-orea nola lantzen zen ikasteko ikastaroak egin zituen Valentzian eta Iruñean. Ondoren Iruñeko San Anton kalean denda-tailerra ireki zuten eta 2003an Zizur Nagusira joan ziren.

Bi anaiak ari dira horretan.

Inguruko artisautza-azoketara joan ohi dira, Nafarroan zein Gipuzkoan.

Ametsen Tailerra Joseba eta Mitxelo Gurruchaga Iturbarren kalea 42, behea 31180 ZIZUR NAGUSIA / NAFARROA Telefonoa: 948.181932