
Artisautza
Betiarte. Taila herrikoia: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Karlos Irazu Muñoa Larraulen (Gipuzkoa) jaio zen 1970eko ekainaren 19an. Jose Irazu Azkue eta Josefa Muñoa Izagirre senar-emazteek izan zituzten zortzi seme-alabetan zazpigarrena da.
Lehen ikasketak burutu ostean, lanbide heziketaren bidea hartu zuen eta elektronika ikasi zuen salesianoekin. Sukaldaritzako modulua ere egin zuen, eta ondoren hainbat jatetxetan aritu zen lanean Zarautzen, Mugiroko Bentan, Sevillako Iturralen eta Malagan, besteak beste. Gerora Bolivian eta Perun izan zen lankide boluntario lanetan, eta handik itzulita Larraulgo Herriko Ostatuko jatetxeaz arduratu zen.
Bertan ekin zion zura lantzeari. Poliki-poliki jarduera hori gainontzekoei gainditu zitzaien eta 1998an lanbidetzat hartu zuen. Betidanik atsegin izan ditu eskulanak, eta 1998an, bere tailek piztutako interesa ikusita, lanbide horri heltzea erabaki zuen.
Ordutik, artisau-azoketan izan ohi da bere produktuak saltzen.
Gabiltza artisauen elkarteko kide da.
Aitziber Mendiola du neska-lagun, lanbidez zaharberritzailea, eta Aitor da euren semea.
Betiarte Karlos Irazu Muñoa Mulladi Etxea 13 A LARRAUL / GIPUZKOA Web: www.betiarte.com.
