528 Zenbakia 2010-04-16 / 2010-04-23

Efemerideak

Efemeridea. Bitor Gaubeka Duo idazlea 1894ko apirilaren 12an jaio zen Bermeon



Bitor Gaubeka.

Euskal idazle eta inprimatzaile bizkaitarra (Bermeo, 1894-1978). Busturian sortu zuen inprimategian ehunka euskal liburu inprimatu zituen. Idazle trebea zen eta hainbat euskal aldizkaritan parte hartzeaz gain, historia eta euskara gai harturik, Polone nexkatilxuba eta Euzkel hiztegirako tantaxubik liburuak idatzi zituen. Gerra-garaian kanpora joan behar izan zuen; gerraostean itzuli eta, isilpean, inprimatzeari ekin zion berriro.