526 Zenbakia 2010-03-26 / 2010-04-09

Efemerideak

Efemeridea. Jon Etxaide 1920. urteko martxoaren 27an jaio zen Donostian



Jon Etxaide.

Inazio Mariaren semea. Besteak beste, «Karranka», «Uarrain», «Igeldo» eta «Etxaithar» izengoitiak erabili ditu. Alos-torrea (1950) eta Purra, purra! (1953) ipuinak argitara eman ondoren, Joanak joan nobela historikoa idatzi zuen (1955) eta beronekin Euskaltzaindiaren nobela-saria irabazi zuen. Genero desberdinak jorratu ditu: antzerkia (Markesaren alaba, 1958), drama (Amayur, 1951; Begia begi truk, 1962), itzulpena (Pío Barojaren Inquietudes de Shanti Andía), biografia (Amasei seme Euskalerriko, 1958), nobela (Gorrotoa lege, 1964), narrazioak (Arturo Kanpion-en bost euskal-narrazio, 1993), autobiografia (Izotz kandelak). Euskaltzain urgazle (1956) eta euskaltzain ohorezko (1991) izendatu zuten. EIZIEko ohorezko kidea da 1991 urteaz gero.