519 Zenbakia 2010-02-05 / 2010-02-12
Jazinto Karraskedo.
Euskal antzerkigile eta idazle gipuzkoarra (Billabona, 1895 - Donostia, 1988). Antzerti aldizkarian argitaratu zituen obra gehienak: Txokolo txerri-tratalari (1933), Etxe-aldaketa (1934), Garo-usaia (1935) eta Laratzean sua (1965). Lope de Vegaren Neskatx zuhurra maitemiñez eta Calderón de la Barca eta Vilhen Moberg-en lanak gipuzkerara itzuli zituen. Euskaltzain urgazlea izan zen (1966).