Efemerideak
Efemeridea. Blas Alegria idazlea 1883ko otsailak 4 jaio zen Nafarroan
Blas Alegria.
Euskal idazle nafarra Lakuntzan jaioa 1883an. (Lakuntza, 1883-1947). Iruñeko Euskeraren Adiskideak taldeko kidea izan zen, baita Euskal Esnalea aldizkariko kolaboratzailea ere. Lakuntzako pertzak (1926), Aña Mari antzerkia (1928), Gure Ama lan elebiduna (1931) eta Liliya (1932) idatzi zituen. 1947ko urriaren 12an zendu zen Lakuntzan, Nafarroan.