517 Zenbakia 2010-01-22 / 2010-01-29

Artisautza

Elena Carlos. Poltsen eskulangilea: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Sarrera

Lehenik eta behin, aipatu nahi dut izenburua ez dela zuzena. Elena Carlos ez da egiaz “eskulangilea”, nik neuk “oihalen artista” dela esango nuke, diseinuak, irudiak “sortzean” datzalako bere lana. Horrez gain, pieza “bakarrak” sortzen ditu, ez baitu inoiz pieza bera errepikatzen.

Hizkuntzaren mugan gaudela, zenbaitek bereizi egiten dituzte “eskulangileak” eta “artistak”. Urteetan zehar egiaztatu dugu zenbait “artistak” ez dutela izen hori merezi; zenbait “eskulangile”, ordea, “artista” handiak dira. Horixe da hain zuzen ere sail honetan aztergai dugun Elena Carlos Lacosta, eskulangile aritzen den artista handia.

Azkenik, ez da egia halaber “poltsen eskulangilea” denik soilik, paparrekoak, eraztunak eta bestelakoak ere sortzen baititu.