
Artisautza
Elena Carlos. Poltsen eskulangilea: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Lacosta Zangozan (Nafarroan) jaio zen, 1969ko abenduaren 3an, hiru anai-arrebako familia batean. Aita nekazaria zuen, eta ama, berriz, jostuna eta Jantzigintzako irakaslea. Amak erakutsi zion Elenari josten. Ondoren “Jantzigintza” eskoletara joan zen, ikasketak sakontzeko. 16 urterekin eskuratu zuen titulua eta familiaren oihal-dendan hasi zen lanean, jantziak egiten. 5 urtez aritu zen jostun eta aldi berean baita atezain ere Zangozako kultur etxean, Vallesantoro Jauregian.
2004an udalak Jantzigintza eskola irekiak emateko eskatu zion, eta ordutik gazte nahiz helduak izan ditu ikastaroetan ikasle. Gazteek kremailerak, botoiak eta bestelakoak jartzen, tolesturak josten eta antzekoak ikasi nahi izaten dituzte; erretiroa hartuta dauden emakumeek, berriz, jakak, prakak, gonak eta orotariko jantziak egiten igarotzen dute goiza, giro entretenigarri eta atseginean.
Ikastaroa amaitzean lanen erakusketa egiten dute Zangozako Kultur Etxean, Vallesantoro Jauregian. Udalak antolatutako gainerako ikastaroetako produktuak ere erakusten dira bertan: zaharberritzea, paschworka eta pintura.
Elena Carlos Lacosta ZANGOZA / NAFARROA Telefonoa: 679 93 37 23 Web orria: www.proyectandoestilo.blogspot.com Emaila: mozocoche@telefonica.net
