514 Zenbakia 2009-12-25 / 2010-01-08

Euskobooks

Aipamena. Gipuzkoa Marilur, Gipuzkoa mairu-lur

Egileak: Joxe Ramon Zubimendi, Juan Antonio Urbeltz Argitaletxea: Elkar, 2009 Deskribapena: Bi liburuko kaxa ISBN: 978-84-9783-747-7 Ezaugarriak: Bi idazle desberdin, bi hizkuntza desberdin, bi liburu desberdin; baina biak batera, biak elkarrekin aterako dira, bi liburuak proiektu bat berean sortuak baitira, biak elkarren osagarri. Bi liburukik osatzen dute Gipuzkoa Marilur, Gipuzkoa mairu-lur (Gipuzkoa: tierra de Mari, tierra de moros) izeneko lana. Gipuzkoa Marilur, tierra de Mari liburukia Joxe Ramon Zubimendik idatzi du, euskaraz. Gipuzkoa mairu-lur, tierra de “moros” liburukia Juan Antonio Urbeltzek idatzi du, gazteleraz. Bi liburuki oso desberdinak izan arren, lotura estua dute elkarrekin. Izan ere, Gipuzkoaren sorrera eta bilakaera azaltzen dute, ahalegina, bakoitzak bere aldetik, bakoitzak bere hizkuntzan, gure mitologian, sinbologian, hizkuntzan, historian eta kulturan oinarrituta.