Egilea: Patziku Perurena Argitaletxea: Alberdania Orrialde kopurua: 224 ISBN: 978-84-96643-88-8 Ezaugarriak: Mendi buelta bat, artxiboetara joan-etorri bat, libururen batean aurkitutako datu bat edo oroitzapenaren zokoren batetik sortutako hitz ahantzia, horietako edozein zertzelada izan daiteke liburu honetako pieza bakoitzaren ernamuina. Hizkuntza du abiapuntu Perurenak, hizkuntza bizia, garai batekoa edo oraingoa; oso estilo pertsonala erabiltzen du, berea eta identifika erraza, baina iradokizunez betea. Hizkuntzaren barruan ari da autorea, senaren argi-mutila hartuta, mugarri bila, dakiguna ikasten, edo genekiena, behintzat. “Ez gara ohartzen, baina, horretan dugu atseginik handiena. Ikasmin handia izanda ere, aurrez dakiguna besterik ez baitugu ikasten. Gure bihotzak bere eskema zaharren arabera antolatzen baititu material berri guziak, lehenagotik dakienera egokitzen ez den guzia aintzat hartu gabe”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.