Egilea: Iñaki Segurola Argitaletxea: Alberdania, 2008 Orrialde kopurua: ISBN: 978-84-9868-010-2 Ezaugarriak: Gorringoari gauza onak gustatzen zaizkio, bizitzea, egia esatea edo gutxienez gezurra salatzea, eta ondo pasatzea. Gauza onak, arrazoizkoak, bihotzezkoak. Zuringoa, berriz, ez da biziaz, bizitzaz axolatzen; gure zuringoa gehienez ere biximoduaz axolatzen da, bixi-teatroaz, han eta hemen azaltzeaz, izena eta omena, fama, ospea, entzutea... Hala laburbil daiteke zuringoaren eta gorringoaren teoria, liburu honen izenburuan bertan ageri dena. Izenburu hori da autoreak bere buruari jarri dion marka, arrastoa, araua, eta konstituzioa: bere gorringotik aritzea, zuringoaz beste eginda. Ez da ibili, beraz, azalkerian ez xurikerian ere. Ez da ibili inoren nihil obstataren bila, idazkeratik hasita. Bere egia bota du, irratiko pulpitutik, bere ustez gezurra dena salatu du eta jasoa gelditu da paper hauetan. Zuri dagokizu, irakurle, juzgatzea uhinetan galdutako iritzi gure artean ez usatuok papereratzeak merezi zuen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.